Download 20. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 1a 2. NAFARROAKO TOKI

Document related concepts
no text concepts found
Transcript
20. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 1a
•
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
o 2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA
ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Taxi-bonuaren laguntzen deialdia
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2015eko
abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki duela taxi-bonua erabiltzeko
deialdia onestea ondotik adierazten den bezala:
ORDENANTZA, MUGIKORTASUN ARAZO LARRIAK DITUZTEN PERTSONEI
AUKERAKO GARRAIOBIDE EGOKITUA TAXI-BONUAREN BIDEZ EMATEKO
BANAKAKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA. 2016. URTEKOA
1. Oinarria.
Programa honen bidez garraiobide erabilerraz bat izateko aukera eman nahi
zaie mugikortasun arazo larriak izateagatik garraiobide kolektibo edo
partikularra erabiltzerik ez dutenei.
Garraiobidea eskura izatea funtsezko baliabidea da mugikortasun arazo
larriak dituztenek bizitza beregaina izan dezaten eta, ondorioz, Eguesibarko
gainerako herritarrek dituzten eskubide berberak baldintza berberetan balia
ditzaten.
Jarduketa hau egituratzen da mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonak
gizarteratzen laguntzeko Administrazioek bideratzen dituzten neurrien
multzoaren barrenean, eta zehazten da onuradunei laguntza ekonomikoa
emanez, eskualdeko taxiaren garraio publikoaren bidez beren joan-etorriak
egin ditzaten.
Laguntza ekonomiko hau borondatezko eta aparteko diru-laguntza izanen
da, eta ezin izanen da aurrekaritzat jo.
2. Xedea.
Programaren xedea da taxi-bonuaren banakako laguntzak arautzea, garraio
kolektiboan zein partikularrean mugitzeko desgaitasun larria dutenei
ematekoak, garraiobide egokitu bat, taxia, erabil dezaten.
3. Pertsona onuradunak.
Laguntza ekonomiko hauek eskuratzeko baldintzak:
a) %33ko edo handik gorako desgaitasuna izatea, garraio kolektiboetan
sartzea larriki eragozten duena, eta horrela egiaztaturik egotea Pertsonen
Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoak emandako
desgaitasunaren ziurtagiri ofizialean. Desgaitasun maila aitortu, onartu eta
kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege
Dekretuaren baremoa: A, B edo C atala, edo gutxienez 7 puntu izatea D, E,
F, G edo H ataletan).
b) Eguesibarren egotea erroldaturik, eta laguntza jasotzen den bitartean
altan emanda egotea udal erroldan.
c) Gidabaimenik ez izatea, edo, hura edukita, ez egotea gidatzeko moduan
desgaitasuna dela eta.
d) Mugitzeko desgaitasuna dutenek gidatzeko egokitua den ibilgailurik ez
izatea, eskatzaileak 18 urtetik gorakoak badira.
e) Familia unitatearen urteko diru-sarrerak, PFEZerako aitortutako azken
ekitaldiari dagozkionak, honako hauek baino handiagoak ez izatea:
KIDE KOPURUA INDIZEA DIRU-SARREREN MUGA
1
3.00 x LGS 27.241,20 euro
2
3.50 x LGS 31.781,40 euro
3
4.00 x LGS 36.321,60 euro
4
4.50 x LGS 40.861,80 euro
5
5.00 x LGS 45.402,00 euro
f) Edozein zerga betebehar edo bestelako udal betebeharrak eguneratuak
izatea, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako aurrerakinak itzultzeke
ez izatea, itzultze epeak amaitu direnean eta itzuli beharrekoa itzuli ez
denean.
Errentatzat edo urteko diru-sarreratzat jotzen dira familia unitatearen dirusarrera guztiak, ondokoetatik ateratzen direnak:
a) Lanaren etekinak, barne direla gizarte aurreikuspeneko prestazioak eta
pentsioak, horien araubidea edozein dela ere, PFEZren aitorpenean errenta
salbuetsien gisa jasota badaude ere. Besteren konturako lan-etekinen
sarrera gordinetatik kendu behar dira Gizarte Segurantzari ordaindutako
kotizazioak eta eskubide pasiboengatik, nahitaezko mutualitateengatik edo
antzekoengatik ordaindutakoak.
b) Ondasun higigarrien nahiz higiezinen kapitalaren etekinak.
c) Enpresa nahiz lanbide jardueren etekin garbiak.
d) Ondare-gehikuntzak eta -gutxitzeak (PFEZren 2014ko aitorpenean,
507+8841+529 laukitxoak).
Mendekotasunari loturik jasotako laguntzak ez dira diru-sarrera gisa
zenbatuko.
Aparteko egoerak:
a) Diru-sarreren muga gaindituta ere, frogatzen denean taxia egunero
erabili beharra lantokira joateko, edo irakaskuntza arautuko ikasketa zentro
batera, eguneko zentro batera edo antzeko baliabideetara, baldin eta
zentroak ez badu eskaintzen garraiobide egokiturik halako
erabiltzaileentzat.
b) Egoera berezietan, kasuan kasuko teknikariek halakotzat jotzen
badituzte.
4. Prozedura.
a) Eskaera: Eguesibarko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko
da.
b) Epea: oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta
hurrengo egun baliodunetik azaroaren 30era bitarte. Eskaerak epez kanpo
aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
c) Agiriak.
–Udalaren eskabidea beterik.
–NANaren fotokopia.
–Desgaitasunaren ziurtagiri ofizialaren fotokopia, garraiobide kolektiboa
erabiltzeko zailtasunari buruzko balorazioa agertzen duena.
–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpena. Hura
egitera beharturik egon ezean, familia unitatearen diru-sarreren frogagiriak.
–Hirugarren puntuko c) eta d) ataletan ezarritako betebeharrak bete
izanaren erantzukizuneko aitorpena.
–Kasua bada, enpresaren ziurtagiria, ikasketa arautuaren zentroarena,
eguneko zentroarena edo beste edozein antzeko baliabiderena, jasotzen
duena langile, ikasle edo zerbitzuaren erabiltzaile gisa jarduten duela, baita
garraio egokiturik ez dagoela ere.
–Bidezkotzat jotzen den beste edozein agiri, salbuespeneko egoera berezia
dela baloratzeko.
d) Balorazioa: agiri guztiak aurkeztu ondoan, eskaera baloratuko da, oinarri
hauetan ezarritako irizpideen arabera.
e) Ebazpena: taxi-bonuaren laguntzaren kontzesioa edo ukoa Alkatetzaren
ebazpenaren bidez eginen da, ordenantza honek indarra duen bitartean
gizarte zerbitzuen arloan eskuordetzerik izan ezik, hala izanez gero gizarte
zerbitzuen arloko eskumenak eskuordeturik dituen zinegotzigoaren
ebazpenaren bidez eginen baita. Ebazpen horrek bide administratiboa
amaituko du, eta Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko teknikariak
proposamena egin ondoren emanen da, non zehaztuko baitira
onuradunaren datuak eta taxi-bonuaren zerbitzua erabiltzeko emandako
diru-laguntzaren zenbatekoa.
f) Epea: ebazpena 15 eguneko epean emanen da gehienez, eskaeraren
espedientearen dokumentazioa osatzen den egunetik aurrera.
g) Funtzionamendua: behin espedientea ebatzita, txanpon-txartel
elektronikoa kudeatzen duen erakunde laguntzaileari jakinaraziko zaio zer
zenbateko sartu behar duen erabiltzailearen txartelean, eta erakunde hori
harremanetan jarriko erabiltzailearekin, hitzordu batean pertsona horri nola
erabiltzen den azaltzeko.
5. Itzultzeko berariazko arrazoiak:
Osorik edo partez itzuli beharko dira jasotako zenbatekoak:
a) Eskatzen diren baldintzak bete gabe eskuratu bada diru-laguntza.
b) Taxi-bonuaren txartela behar bezala ez bada erabili edo iruzurra egin
bada.
6. Diru-laguntzaren eta programaren kontrola eta jarraipena.
Eguesibarko Udalak, beharrezkoa dela uste duenean, diru-laguntzaren
urtebeteko epean onuradunen egoera soziala eta familiaren inguruabarrak
berrikusiko ditu, horiek izan baitziren laguntza emateko oinarria, eta
berrikuspen horren ondorioz zenbatekoa handitu edo txikituko du, egoera
eta inguruabarrak aldatu badira.
Era berean, bidezkoa iruditzen zaion moduan, programa nola gauzatzen ari
den kontrolatu eta ebaluatuko du, haren kalitatea hobetzeko eta zuzen
erabiltzen dela ziurtatzeko.
7. Laguntzaren zenbatekoa, bateragarritasuna eta bateraezintasuna.
Laguntzen zenbatekoak eguneratuko dira onesten diren udal
aurrekontuetako aurreikuspen tekniko eta ekonomikoen arabera, eta
ekitaldi honetarako 720 eurokoak (+2015eko KPIa) izanen dira, gehienez,
onuradun eta urteko. Laguntza hori hainbanatu eginen da, eskaera zein
hilabetetan egiten den ikusirk.
Beste %50 emanen da (90 eurora bitarte hilabete bakoitzeko), frogatzen
bada taxia egunero erabili beharra lantokira joateko, edo irakaskuntza
arautuko ikasketa zentro batera, eguneko zentro batera edo antzeko
baliabideetara, baldin eta zentroak ez badu eskaintzen garraiobide
egokiturik halako erabiltzaileentzat.
Salbuespenezko egoeretan eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aztertu eta
baloratu ondoren, aipatu den kopurua gainditzerik izanen da, organo
eskudunak horixe erabakitzen badu.
Halaber, esleitutako kopurua aldatzerik izanen da balorazio teknikoa ere
aldatzen bada, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Desgaitasunaren
Orientazio eta Balorazio Batzordeak egindako berrikuspenaren ondorioz.
Laguntza hauek jasotzea bateragarria izanen da garraio gastuengatiko
konpentsazio eta mugikortasun sorospenarekin (otsailaren 27ko 383/1984
Errege Dekretuan arautua).
8. Iraungitzeko arrazoiak.
a) Laguntza ematea ekarri zuten baldintzetakoren bat desagertzea.
b) Programan sartzeko baldintzak aldatzea.
c) Erabiltzaile izaera galtzea justifikatzen duen beste edozein arrazoi.
9. Diruz lagundutako taxia erabiltzeko arau orokorrak.
a) Diru-laguntzaren erabilera pertsonala eta besterenezina da, eta zerbitzu
publiko horretarako ezarritako arau orokorrak errespetatu behar dituzte
onuradunek.
b) Taxiak diru-laguntza honen bidez erabiltzen direnean, hiriko eta
hiriarteko (Iruñerria) joan-etorriak egiteko eskubidea dago. Salbuespenezko
egoeretan, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aztertu eta baloratu ondoren,
beste joan-etorri mota batzuetarako erabiltzen ahalko da programa, organo
eskudunak horixe erabakitzen badu.
c) Udal Administrazioak ikusten badu onuradunak diru-laguntza hau oker
erabiltzen ari direla, zilegi izanen du horren gaineko ikerketa egitea.
d) Programa iruzurrez erabiltzeak laguntza berehala kentzea ekarriko du.
e) Onuraduna behartuta dago bere egoeran izaten diren eta programan
sartzeko eskubideari eragiten dioten aldaketen berri ematera.
f) Indarraldia. Programa honek 2016. urte osoan izanen du indarra.
g) Aurrekontua. Deialdiak eraginkortasuna izateko, beharrezkoa da 2016ko
ekitaldiko aurrekontu indardunean Taxi-bonuaren laguntzak izeneko 123110-48001 kontu-saila egotea.
Eguesibarren, 2016ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
ERANSKINAK
Familiaren diru-sarreren zenbateko ponderatuak kalkulatzeko taula,
taxi bonurako laguntzak ezartzeko
Familiaren diru-sarreren ponderazioa egiteko, honako formula hau erabiliko
da:
FDP = FD × N × A
FDP = Familiaren diru-sarrera ponderatuek zenbat aldiz hartzen duten
lanbide arteko gutxieneko soldata.
FD = Familiaren diru-sarrera gordinek zenbat aldiz hartzen duten lanbide
arteko gutxieneko soldata.
FD
= Aurreko urteko diru-sarrera gordinak
Aurreko urteko LGS
N = Ponderazio koefizientea, kontuan hartuta familia unitateko zenbat
kiderentzat eskatzen den diru-laguntza:
–Kide bateko familia unitateak: 1,00.
–2 kideko familia unitateak: 0,94.
–3 kideko familia unitateak: 0,89.
–4 kideko familia unitateak: 0,84. 4 kidetik gora, ponderazio balioari 0,04
kenduko zaio kide bakoitzeko.
Familia unitateko kide bat edo gehiago minusbaliatuak edo 65 urtetik
gorakoak badira, berez egokitutakoaren hurrengo tartekoa edo tarteetakoa
izanen da aplikatu beharreko N koefizientea.
A = Ponderazio koefizientea, gutxienez ere familiaren diru-sarrera gordinen
%20 ekartzen duten kideen kopuruaren arabera.
–Familia unitatean pertsona bakar batek ekartzen baditu diru-sarrerak:
0,77.
–Familia unitatean bi pertsonak ekartzen badituzte diru-sarrerak: 0,75.
–Familia unitatean hiru hartzailek edo gehiagok ekartzen badituzte dirusarrerak: 0,73.
FAMILIAREN DIRU-SARRERA GORDIN
PONDERATUAK, LGSa ZENBAT ALDIZ
3 LGS baino diru-sarrera handiagoak
2,5 LGS baino diru-sarrera handiagoak, 3
LGS arte
2 LGS baino diru-sarrera handiagoak, 2,5
LGS arte
1,5 LGS baino diru-sarrera handiagoak, 2
LGS arte
1,5 LGSko diru-sarrerak edo txikiagoak
HILEKO ERRENTAREN GAINEKO
DIRU-LAGUNTZA PORTZENTAJEA
%0
%25
%50
%75
%90
Related documents