Download Jaitsi - Eureka! Zientzia Museoa

Document related concepts
no text concepts found
Transcript
Prentsa oharra Nota de prensa
Plastilinazko neuronak haurrek garuna uler dezaten
 BCBLk eta Eureka! Museoak Donostiako Garunaren Astea antolatuko dute
martxoaren 14tik 20ra
 Bi jarduera-programa izango ditu ekitaldiak, lehen eta bigarren hezkuntzako
ikasleei eta jendeari oro har zuzendutakoak
 Hizkuntzaren nahaste espezifikoari buruzko erakusketa bat ere izango da ikusgai
(Donostia, 2016ko martxoa)- Plastilinazko neuronak egitea, gure garunaren
funtzionamenduari buruzko mitoak desmuntatzea eta neurozientzietako ikerketaren
azken aurrerapenak ezagutzea izango dira Donostiako Garunaren astean egin ahalko
diren jardueren arteko hiru. Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL)
eta Eureka! Zientzia Museoa dira ekimenaren antolatzaileak, Donostiako museo horretan
egingo da martxoaren 14tik 20ra eta garunaren sekretuak gizarteari hurbiltzea du
helburu.
Horretarako landu dira bi jarduera-programa aldi berean, lehen eta bigarren hezkuntzako
ikasleei zuzendutakoa, alde batetik, eta publiko helduari zuzendutakoa, bestetik.
Helduentzako dibulgazio-hitzaldiak hilaren 15ean eta 17an izango dira, 18:30etik
20:30era. Bertan, BCBLko zenbait espezialistak modu didaktikoan azalduko dituzte
beren ikerketekin lotutako gaiak, hala nola neurozientziaren eta hezkuntzaren arteko
erlazioa, oroimena eta ikaskuntza elkartzen dituen lotura edo zenbait pertsonak
matematika-kalkuluak egiteko dituzten zailtasunak. Ponentzia horiek baliatzeko BCBLren
webgunean eman behar duzu zure izena. BCBLren zuzendari zientifiko Manuel Carreiras
arduratuko da inaugurazio-saioaz.
6 urtetik 14 urtera bitarteko haurrentzat egokitutako hitzaldiak, tailer interaktiboak eta
jarduera espezifikoak eskainiko ditu ikasleentzako programak. Ikastetxeak Eureka!
Zientzia Museoarekin jarriko dira harremanetan erreserba egiteko. Ikasleek aholkuak
jasoko dituzte beren garuna sasoi onean mantentzeko, neuronak zer diren eta zertarako
Eureka! Zientzia Museoa · Pº Mikeletegi 43-45, 20009 Donostia San Sebastián · T. 943 012 478 · E. [email protected] ·
www.eurekamuseoa.es
balio duten ikasiko dute, eta organo horren inguruan zabaldutako zenbait mitori buruzko
egia jakingo dute.
Inkesta parte-hartzaileei 2015ean
Okerreko uste horien onarpena zenbaterainokoa den jakiteko, 12 urtetik 14 urtera
bitarteko 173 ikasleri inkesta bat egin zitzaien iazko Garunaren Astean. Gutxi gorabehera
erdiek sinesten zuten gure gaitasunaren % 10 soilik erabiltzen dugula dioen mitoa; % 86k
uste zuten egia dela adimena hereditarioa dela eta ezin dela aldatu ingurunearen edo
esperientziaren arabera, guztiz faltsua den datua; % 8k zuzen erantzun zuten garuna
egunaren 24 orduetan erabiltzen dugula eta % 5ek soilik asmatu zuten gosaririk ez
hartzeak eragina izan dezakeela errendimendu akademikoan, egiazko informazioa
izanik.
Inkesta egindakoek gehien asmatutako egiazko informazioen artean nabarmentzekoa da
garunaren ezkerreko eta eskuineko hemisferioak betiere elkarrekin lan egiten dutela
dioen informazioa, eta koordinazio-ariketak egiteak bi hemisferioen arteko integrazioa
hobe dezakeela dioena, biak ere zuzenak, % 80ek asmatu baitzituzten. Gainera, % 90ek
zuzen erantzun zuten ez dela egia zenbait pertsonak hobeto ikasten dutela informazioa
jasotzen duten moduaren arabera (ikusmenaren bidez, entzumenaren bidez...).
Hizkuntzaren nahaste espezifikoari buruzko erakusketa
Gainera, Eureka museoak hizkuntzaren nahaste espezifikoari zuzendutako erakusketa
bat izango du, hainbat azalpen-panelek osatutakoa, eta panel horietan zehaztuko da zein
den nahaste hori, nola adierazten den eta zer lotura duen elebitasunarekin eta
eraginpekoen ingurunean hitz egiten diren hizkuntzekin, besteak beste. Erakusketa
horren izenburua da 'Hitz egidazu mantso, hegan egin nahi dut' eta BCBL eta Euskadiko
Hizkuntzaren Nahaste Espezifikoa duten haurren familien eta haien lagunen elkarteak
antolatzen du.
Eureka! Zientzi Museoa · Pº Mikeletegi 43-45, 20009 Donostia San Sebastián · T. 943 012 478 · E. [email protected] ·
www.eurekamuseoa.es
Garunaren Asteari buruz
Garunaren Astea Brain Awareness Week nazioarteko ekimenean bilduta dago, organo
horren funtzionamenduari buruzko ezagutzak gehitzea, aurrerapen zientifikoak zabaltzea
eta gaixotasunak prebenitzearen garrantziaz ohartaraztea duen nazioarteko kanpainaren
barruan, hain zuzen ere.
Iaz antolatu zen lehen aldiz Donostian ekimen hori. Edizio horretan, 700 ikasle inguruk
parte hartu zuten haurrentzako tailer horietan eta beste 250 pertsona bertaratu ziren
helduentzako hitzaldietara.
BCBLri buruz
Basque Center on Cognition, Brain and Language Donostian egoitza duen diziplinarteko
nazioarteko ikerketa-zentroa da, Euskadin zientzia eta ikerketa sustatzeko Eusko
Jaurlaritzak bultzatutakoa, kognizioa, garuna eta hizkuntza ikasteko. Zentroa BERC
(Basque Excellence Research Center) zentroen sarean bilduta dago eta Zientzia,
Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen kide ere bada, eta Ikerbasque,
Innobasque, Gipuzkoako Foru Aldundia eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatea ditu bere
bazkideen artean.
Donostian dago zentroa eta 2008ko abenduan sortua izan zen, beharrezko ikerketa-giroa
sortzeko lanak hasi zirenean, administrazio-laguntza eta laguntza teknikoa eta langileen
kontratazioa barne, ikerketa 2009ko irailean hasteko asmoz.
Eureka Zientzia Museoari buruz
Eureka Zientzia Museoa, Kutxaren Gizarte Ekintza, Donostiako Miramon parke
teknologikoan dagoen gizartearen zerbitzurako kultura- eta hezkuntza-baliabidea da.
Eureka Zientzia Museoak ingurune estimulatzailea ahalbidetu nahi du zientziaren eta
teknikaren arloarekin lotutako jardueretan parte hartzeko. Adin guztientzat erabilgarria
den zientzia-dibulgazioko zentro bat dugu, zientzia-printzipioak ulertzeko hezkuntzaprogramen osagarri dena, eta baliabide gisakoa familia eta gizabanakoentzat haien
aisialdian, haien garapen pertsonalera zuzendutakoa.
Eureka! Zientzi Museoa · Pº Mikeletegi 43-45, 20009 Donostia San Sebastián · T. 943 012 478 · E. [email protected] ·
www.eurekamuseoa.es
Neuronas de plastilina para que los niños entiendan el cerebro

El BCBL y el Museo Eureka! organizarán entre el 14 y el 20 de marzo la Semana del
Cerebro de San Sebastián

El evento contará con dos programas de actividades dirigidos a alumnos de educación
primaria y secundaria y al público general

Se mostrará también una exposición sobre el trastorno específico del lenguaje
(Donostia - San Sebastián, marzo de 2016)- Hacer neuronas de plastilina, desmontar los mitos
sobre el funcionamiento de nuestro cerebro y conocer los últimos avances de la investigación en
neurociencias son tres de las actividades que se podrán llevar a cabo en la Semana del Cerebro
de San Sebastián. Esta iniciativa organizada por el Basque Center on Cognition, Brain and
Language (BCBL) y el Eureka! Zientzia Museoa tendrá lugar en las instalaciones del museo
donostiarra entre el 14 y el 20 de marzo y pretende acercar a la sociedad los secretos del
cerebro.
Con ese fin se han elaborado dos programas de actividades paralelos, dirigidos a alumnos de
educación primaria y secundaria, por un lado, y a un público adulto por otro.
Las charlas divulgativas para adultos se realizarán entre los días 15 y 17, de 18:30 a 20:30. En
ellas, diferentes especialistas del BCBL explicarán de manera didáctica asuntos relacionados
con sus investigaciones como la relación entre la neurociencia y educación, el vínculo que une la
memoria y el aprendizaje o la dificultad de algunas personas para realizar cálculos matemáticos.
Para acceder a estas ponencias es necesario inscribirse en la página web del BCBL. La sesión
inaugural correrá a cargo del director científico del BCBL, Manuel Carreiras.
El programa para estudiantes ofrecerá charlas, talleres interactivos y actividades específicas
adaptadas a niños de entre 6 y 14 años. Los centros escolares deberán contactar con Eureka!
Zientzia Museoa para hacer la reserva. Los alumnos recibirán consejos para mantener su
cerebro en forma, aprenderán qué son y para qué sirven las neuronas y conocerán la verdad
sobre ciertos mitos muy extendidos sobre este órgano.
Encuesta a los participantes en 2015
Eureka! Zientzi Museoa · Pº Mikeletegi 43-45, 20009 Donostia San Sebastián · T. 943 012 478 · E. [email protected] ·
www.eurekamuseoa.es
Precisamente para conocer la popularidad de estas creencias erróneas, en la Semana del
Cerebro del año pasado se realizó una encuesta a 173 alumnos de entre 12 y 14 años.
Aproximadamente la mitad creía en el mito de que solamente empleamos el 10% de nuestra
capacidad cerebral; un 86% pensaba que es cierto que la inteligencia es hereditaria y no puede
modificarse por el entorno o la experiencia, un dato que es falso; un 8% respondió correctamente
que utilizamos el cerebro las 24 horas del día y solamente un 5% supo que saltarse el desayuno
puede afectar al rendimiento académico, una afirmación veraz.
Entre las afirmaciones que obtuvieron un mayor número de aciertos destacan las que dicen que
los hemisferios izquierdo y derecho del cerebro siempre trabajan juntos y que realizar ejercicios
de coordinación puede mejorar la integración de la información entre ambos hemisferios, ambas
correctas, que acertaron un 80% de los encuestados. Además, el 90% contestó correctamente
que no es cierto que algunas personas aprendan mejor en función de la forma en que reciben la
información (por medio visual, auditivo...).
Exposición sobre el trastorno específico del lenguaje
Además, el museo Eureka contará con una exposición dedicada al trastorno específico del
lenguaje (TEL) compuesta de varios paneles explicativos en los que se detallará qué es esta
alteración, cómo se manifiesta y cuál es su relación con el bilingüismo y con los idiomas que se
hablan en el entorno de los afectados, entre otras cuestiones. Esta exposición, titulada 'Háblame
despacio, que quiero volar', está organizada por el BCBL y la asociación de familias y amigos de
niños con Trastorno Específico de Lenguaje TEL Euskadi.
Sobre la Semana del Cerebro
La Semana del Cerebro se enmarca dentro de la iniciativa internacional Brain Awareness Week,
una campaña de alcance internacional que busca elevar los conocimientos sobre el
funcionamiento de este órgano, divulgar los avances científicos y alertar de la importancia de
prevenir enfermedades.
Eureka! Zientzi Museoa · Pº Mikeletegi 43-45, 20009 Donostia San Sebastián · T. 943 012 478 · E. [email protected] ·
www.eurekamuseoa.es
Esta iniciativa se organizó por primera vez en San Sebastián el año pasado. En aquella edición
alrededor de 700 alumnos participaron en los talleres infantiles y unas 250 personas más
acudieron a las charlas para adultos.
Sobre el BCBL
El Basque Center on Cognition, Brain and Language es un centro internacional de investigación
interdisciplinar con sede en San Sebastián para el estudio de la cognición, el cerebro y el
lenguaje impulsado por el Gobierno Vasco para fomentar la ciencia y la investigación en
Euskadi. El centro, que se cuenta entre los BERC (Basque Excellence Research Center) y
pertenece a la Red Vasca de Ciencia Tecnología e Innovacción (RVCTI) tiene entre sus socios a
Ikerbasque, Innobasque, la Diputación de Gipuzkoa y la Universidad del País Vasco/Euskal
Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
El centro está situado en Donostia-San Sebastián y fue creado en diciembre de 2008, cuando
comenzaron las operaciones para crear el ambiente de investigación necesario, incluyendo el
apoyo administrativo y técnico y la contratación de personal, con el fin de que la investigación
comenzara en septiembre de 2009.
Sobre Eureka Zientzia Museoa
Eureka Zientzia Museoa, Obra Social de Kutxa, es un recurso cultural y educativo al servicio de
la sociedad situado en el parque tecnológico Miramón de San Sebastián. Eureka Zientzia
Museoa pretende proporcionar un entorno estimulante para la participación en actividades
relacionadas con el mundo de la ciencia y la técnica, un centro de divulgación científica accesible
a todas las edades, como complemento de los programas educativos para la comprensión de los
principios científicos y como recurso para familias e individuos en su tiempo de ocio, dirigido a su
desarrollo personal.
Eureka! Zientzi Museoa · Pº Mikeletegi 43-45, 20009 Donostia San Sebastián · T. 943 012 478 · E. [email protected] ·
www.eurekamuseoa.es